2013/02/02

Mapa mentalak

Mapa mentalak

Aurki horrelakoekin hasiko gara, mapa mentalen inguruko oinarrizko informazioa eta eredu batzuk jarri nahi dizkizuegu. Irudiak handiago ikusteko bertan klikatu.

Zer dira mapa mentalak?

  • Ideiak egituratzeko euskarriak dira.
  • Ideien adierazpen grafikoak dira.
    • Irudi grafikoa, gogoratzeko, errazagoa da testu hutsa baino.
    • Ideien arteko loturak ikusteko aukera ematen dute eta ideia berriak sortzeko balio dute.

Zertarako erabiltzen dira?

1.- Ideiak finkatzeko
  • Ideia bat identifikatu eta gero, idazten dugu ez ahazteko.
  • Beste ideiekin edo gure esperientziekin lotu egiten dugu.
  • Gai edo arazoaren zati bat bere osotasunarekin lotzen dugu.
2.- Ideiak sortzeko
  • Mapa osatzen dugun heinean, ideia batek beste batzuk eskatzen dituela ikusten dugu.
  • Ideia berriak aurrezagutzekin lotzen ditugu.
3.- Beste pertsonekin komunikatzeko
  • Hizkuntza erraza eta grafikoa erabiltzen dutenez, ideiak antolatzeko eta partekatzeko aukera erraza ematen dute.

Nola erabiltzen dira?

  • Garuna bere osotasunean erabiltzea dute helburu, hori dela eta, hitzak, ikurrak, grafikoak, marrazkiak, koloreak… erabiliko ditugu.
  • Prozedura
    • Gai nagusia edo zentrala idatzi eta marrazki edo irudi batekin adierazi.
    • Inguruko marrak (konektoreak) marraztu non gai nagusiarekin zerikusia duten hitzak (hitz gakoak) idatziko ditugun.
    • Konektoreek ideiak lotzen dituztenez, hoberena, konektore bakoitzak bere kolore propioa, irudia… izatea.
    • Sortu diren ideia berrietatik beste konektoreak eta, jakina, beste ideia berriak sortuko dira.
    • Sormena erabili eta, batez ere, gozatu egiterakoan.
    • Mapa aztertu eta errepikatzen diren ideiak kendu, sinplifikatu, zuzendu…
  • Funtzionamendua
    • Mapa mental guztiek ideia nagusi bat dute erdian eta bertatik, konektoreen bidez, beste ideiak ateratzen dira.
    • Ahal dela, ideia guztiak zuek marraztutako irudi batekin adierazi.
    • Mapa mentala hasteko, ideia jasa bat egin dezakezu. Ideia batek beste ideia bat dakar.
    • Ideiak antolatzeko kooreek laguntzen dute. Adibidez, lehen mailako ideiak kolore batez, bigarren mailakoak beste batez…, edo, ideia bakoitzaren inguruan lotutako gainontzeko ideia guztiak kolore batez.
  • Abantailak
    • Erabilerrazak dira.
    • Ikaskuntza hobetzen dute.
    • Memorizazioan laguntzen dute.
    • Problemen ebazpenean laguntzen dute.
    • Gure garapenean laguntzen digute.

Mapa mentalak ekoizteko aholkuak

  • Egin beharrekoa
    • Irudi nagusi bat erabili erdian.
    • Mapa osoan zehr irudiak erabili.
    • Kolore ezberdinak erabili.
    • Erlojuaren norabidea jarraitu lerroak antolatzeko.
    • Espazioak ongi antolatu eta espazio egokia erabili.
    • Geziak eta lerroak konektore gisa erabili ideiak lotzeko.
    • Hitz gako bakarra erabili lerro bakoitzeko.
    • Lerro eta hitzen luzera antzekoa izan behar da.
    • Maiuskulaz idatzi.
    • Lerroen arteko loturak egin behar dira eta lerro nagusiak erdiko ideia nagusiarekin.
    • Erdiko lerroak zabalagoak izan behar dira.
    • Ahalik eta marrazki garbienak egin.
    • Ikurrak sartzeak ere asko laguntzen du.
    • Formatu horizontala erabili beti.
  • Egin behar ez duguna
    • Letra txikiz idatzi.
    • Kolore bakarra erabili.
    • Formatu bertikala erabili.
    • Lerroak ez lotu.
    • Ordularien norabidea aintzat ez hartu.
    • Esaldiak idatzi.

Jatorrizko mezu honetatik hartuta eta itzulita.