2014/04/11

Zu zara produktua, sare sozialen etekina zara

Sarean gero eta ohituagoak gaude tresna sozial ezberdinak erabiltzera. Askok Facebookekin eman genituen lehen urratsak. Gero twitter ezagutu genuen eta hasierak ez baziren izan oso onak izan azkenean, liluratu gintuen eta hor gabiltza txioka. Denbora pasa ahala beste aplikazio batzuk aurkitu genituen Pinterest, Instagram, Foursquare eta abar. Internet sozialaren aurretik bilatzaileak erabiltzen genituen eta ditugu informazioa lortzeko. Hasieran Yahoo eta ondoren Google guzti ahaltsua erabiltzen hasi ginen. Eta gaur egun hor gabiltza informazioa eskatzen. Aipatu ditudan enpresa guztiak doan eskaintzen dikizgute beraien zerbitzuak. Ez dugu ezer ordaindu beharrik ondo dakizuenez. Mugikorrean erabiltzen dugun beste sare sozialak Whatsapp eta Telegram ere debalde erabiltzera ohitu gara. Orduan nondik ateratzen dute guzti hauek etekina, irabazia? Zer da produktua sarean?

produktua sarean 
Image courtesy of Poonsap at FreeDigitalPhotos.net

Batek baino gehiagok publizitateaz biziko direla pentsatuko du. Eta bai hala da. Baina beraien etekinen zati bat baino besterik ez da. Guztiok ohituta gaude produktu edo zerbitzu baten truke ordaintzen. Enpresa ia guztiak horrela funtzionatzen dute. Sarean aldiz ohitura hau irauli dute. Tortilari buelta eman diote. Guk Google tresnak erabiltzen ditugunean kontratu bat sinatzen dugu. Normalean ez duguna irakurtzen. Luzea da eta presaka gabiltza behar dugun aplikazioa erabiltzeko. Irakurtzen ez dugun dokumentu horretan baimena ematen diogu enpresari guk bertan jarritako informazioarekin negozioa egin dezan. Eta hau beste enpresa sozialek ere egiten dute. Zerbitzuok debalde ateratzen zaizkigu? Beste era baten esan da: Gu gara produktua eta gure informaziotik etekina ateratzen dute.
Debalde dena ez da hain doan ezta? Kontutan hartu beharrekoa da hau. Ez dute salduko informazio hori guk geuk jarri dugula, baina bai sare sozialean hainbat pertsonek interesa dutela gauza jakin batean adibidez. Eta jakin honekin dirutza ikaragarriak irabazten dituztela. Galdetu Googleri bestela.
Eta honen aurrean zer? Sare sozialak ez erabili? Ez da hori irtenbidea. Gauza guztiak bezala sentzunez erabiltzea da komeni dena. Zertarako eta zer helbururekin erabili behar dugunn galdetu zuen buruei. Eta erabakiak hartu jakinda zer dagoen eta zer ondorio dakartzan guzti honek.
Aitor Madridek (Telezentro dinamizatzaileak) dio "Gomendio bat. Ez erabili sare sozialak bizitza pribaturako. Garrantzitsua al da oporretan une jakin batean bizi duguna lau haizeetara zabaltzea? Gure lagunek opor ostean ikus gaitzakete bideo eta argazkietan eta ez edozeinek. Hor jarri ezkero familia edo lagunen arteko argazki eta bideoak auskalo zeinen esku eror litekeen eta non atera. Jakinarazteko erabiltzen dugun aplikazioan edo zerbitzuan gainera nahi eran erabiltzeko arriskua dago. Pena merezi du horrek? Nik lanerako eta ikasteko erabiltzen ditut.
Nire pribatutasuna sarean babesteko nik erabiltzen dudan nabegatzailea Firefox da eta bilatzailea DuckDuckGo. Arrazto guztiak ordenagailutik ezabatzeko berriz CCleaner."
Eta zuk zer neurri hartzen dituzu zure burua babesteko?
Gustuko duzu sarrera hau? Partekatu sare sozialetan. Agian beste post hau interesatzen zaizu ere:
Iturria: Aitor Madrid

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.